0

Euskararen nazioarteko egunean, Mintzodromo arrakastatsua Beasainen

Posted by udaleuskaltegia on 2012/12/04 in Sailkatugabeak |

Atzo, abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna ospatu zen. Hori dela eta, udalak, eta herriko bi euskaltegiek (aek-ko euskaltegiak eta udal euskaltegiak) Mintzodromoa antolatu zuten Beasainen, elkar lanean.

Jende mordoxka bildu zen plazapean: ikasleak, irakasleak, mintzalagunak, udal politikariak eta bestelako herritarrak ere, eta, denen artean eta guztien ahaleginari esker euskaraz edozein gairi buruz eta gustura hitz egin daitekeela, eta goza daitekeela erakutsi genuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei parte hartzeagatik eta baita antolakuntzan lagundu zuten guztiei ere. Datorren urtean, berriro ere, elkar ikusiko dugulakoan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.