0

Zein gozoa den gure euskaltegian euskara ikastea!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2012/11/06 in Sailkatugabeak |

Udazken Kulturalaren barruan, urtero, Beasaingo Udalak azoka berezia egin ohi du. Aurten, lehenengo aldiz,  sagar-tarta lehiaketa ere antolatu du azoka berezi horren barruan, eta, gure ikasle talde batek irabazi du lehiaketa.

Elena Garcia izan da sukaldari trebea, eta, bere ikaskideek lagundu diote aurkezpena egiteko ideia eta aholkuak emanez, azokan bertan animatzeaz gain.

Giro aparta izan da azokan eta epaimahaikoek, egia esan, ez dute lan erraza izan tartarik onena aukeratzen. Goxo-goxoa zen, benetan!!!

Zorionak ikasleei beren ilusio eta inplikazioagatik eta udalari emandako sariagatik: bi lagunentzako bazkaria Tolosako Fronton jatetxean!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.