0

Beasaingo Udal Euskaltegiko 25. urteurreneko ekitaldia Igartzan

Posted by udaleuskaltegia on 2012/10/02 in Sailkatugabeak |

Iragarrita bezala, irailaren 20ean, Beasaingo Udal Euskaltegiko 25. urteurreneko ekitaldi nagusia egin zen Igartza jauregia. Bertan, txalapartarien doinuarekin ongi etorria eman zitzaien agintariei: Koldo Agirre alkateari, Aitor Larburu euskaltegiko Fundazio Batzordeko Lehendakariari, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara arloko zuzendariari, Iñaki Uribe, HABEko zuzendariari, eta, haiekin batera, Udal Euskaltegiko zuzendari eta irakasleek, administrariak, ikasleek, mintzalagunek, arlo desberdinetako eragileek eta gainontzeko herritarrek parte hartu zuten.

Ondoren, Aitor Larburuk Udal Euskaltegiaren hasierako hainbat datu eman zituen eta bertatik 4.000-4.500 ikasle pasa direla gogorarazi zuen. Ondoren, Udal Euskaltegiko zuzendariak 25. urteurrenaren harira sortutako Oroimenaren Liburuaz eta bertan jasotako testigantzaz hitz egin zuen, eta urte horietan guztietan egindako lana gogoratu. Bestalde, etorkizunari begiratuta, Udal Euskaltegien logo berria, eta, horrekin batera, aurtengo kanpainaren leloa aurkeztu zuen: “Nik maite dut euskara”.

Jarraian, Zigor Etxeburuak hitz batzuk eskaini zituen, irakasleei zein ikasleei eskerrak emanez egindako ahaleginarengatik.

Ondoren, Joxerra Garziak “Zer egin euskara gozagarri izan dadin” hitzaldia eman zuen, eta, benetan tarte atseginaz gozatzeko aukera eman zuen.

Hitzaldia amaituta, alkate jaunak hitz egin zuen, eta, txalapartaren doinuarekin, eta luncha goxoarekin, amaiera eman zitzaion ekitaldiari. 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.