0

Foru Aldundiko Euskarako zuzendariaren mezua Oroimenaren Liburuan

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/20 in Sailkatugabeak |

Gaur Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria den Zigor Etxeburuaren mezu bat jaso dugu gure Oroimenaren Libururako. Hona hemen mezua: “Euskara eta Euskal Herria erabat lotutako errealitateak dira. Euskara da Euskal Herriaren berezko hizkuntza, Euskal Herria euskararen herria da eta euskalduna euskara duen gizakia da. Baina euskara hizkuntza gutxiagotua da bere lurraldean, Espainia eta Frantziako estatuek ez digutelako euskaraz […]

0

Uda ikastaroko ikasleak Igartzan

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/13 in Sailkatugabeak |

Gaur Udal Euskaltegian uda ikastaroa egiten ari diren gazteak Igartza Jauregira hurbildu dira. Han gustura ibiltzeaz gain, Juantxo Agirreren azalpenak entzun dituzte eta asko ikasi dute Beasaingo gune berezi horretaz.  

0

Txindokiko tontorrean ere euskaraz

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/12 in Sailkatugabeak |

Uztailaren 6an, Beasaingo Udal Euskaltegiko mintzalagun talde baten ekimenez, taldetxo bat abiatu zen Txindokira gauean. Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, goizaldeko 04:00ak aldera iritsi ziren tontorrera. Han bizkotxoa janez eta kafe beroa edanez barrenak berotu ondoren, argazkiak egin eta kontu kontari aritu ziren umore onean. Egunsentia ikusteko parada ere izan zuten eta 07:00etarako Larraitzen ziren bueltan. Ederki pasatu zuten, […]

0

EGAko azterketen 2. deialdia

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/11 in Sailkatugabeak |

EGAko azterketen 2. deialdirako izena eman nahi baduzue, uztailaren 2tik 16ra egin dezakezue. 2. Deialdiko egutegi osoa argitaratu dute eta ikusgai dago.

0

HABEko azterketen 2. deialdia

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/11 in Sailkatugabeak |

HABEko azterketen 2. deialdiko egutegia argitaratu du HABEk.

0

HABEko azterketen emaitzak

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/11 in Sailkatugabeak |

HABEko azterketen 1. deialdiko behin betiko emaitzak uztailaren 17an argitaratuko dira. Beraz, gainditu duzuenoi zorionak!!!! eta gainontzekook ez etsi, gertuago duzue eta.

0

Euskaltegitik gertu birziklatze lezio bat…

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/10 in Sailkatugabeak |

Udal Euskaltegitik hurbil dagoen zubitik begiratuta, irudi bitxi eta eder hau aurkitu dugu. Norbaitek errekara botatako orgaxkaren gainean habia egin du ahate batek. Naturaren mirariak!  

0

CAFeko auto-ikaskuntzako ikasleen ikastaro amaiera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/07/10 in Sailkatugabeak |

Amaitu da CAFeko auto-ikaskuntzako ikasleentzat aurtengo ikasturtea. Eta, hori ospatzeko, bazkaria egin dute irakaslearekin. Ikusten da, bai, lasai-lasai daudela…  

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.