0

Getariako txangoa

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/19 in Sailkatugabeak |

Joan den larunbatean Getariara joan ginen egun pasa Udal Euskaltegiko irakasle, ikasle eta mintzalagunok.

Goizean, Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatu genuen eta, bertan, txakolina egiteko jarraitzen den prozesuaren berri izan genuen: kupelak ikusi, azalpenak entzun eta mahastiak ere ikusi egin genituen. Bisitaren bukaeran txakolina dastatzeko aukera izan genuen.

 

 

 

Urtean zehar gurekin borondatez lanean jardun duten mintzalagunei opari txiki bat eman genien eta poz-pozik erakutsi ziguten beraien esker ona.

 

 

Ondoren, herrira jaitsi ginen oinez eta han bazkaldu genuen giro ederrean.

Bazkal ondoren, Balentziaga Museorantz abiatu ginen eta gida baten laguntzaz bisitatu genuen. Egia esan, harridura sortzeko moduko gauzak ikusi eta entzun genuen. Benetan gozatu genuen bisitaldia!

Egun borobila izan zen eta berriro errepikatzeko gogoz bukatu genuen eguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.