0

2011-2012 ikasturtea amaitzear

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/13 in Sailkatugabeak |

Gure euskaltegian 2011-2012 ikasturtean amaitzen ari da. Poliki-poliki, udaren usainean, ebaluaketak egin, azkeneko azalpen eta aholkuak eman/jaso, hurrengo urterako proposamen eta asmoak elkartrukatu eta, nola ez, ospakizun txiki eta xumeak ari gara egiten, hondarraren eran, behatz artean ihesi doakigun ikasturteari agur esateko.

Atzean geratuko dira une onak eta ez hain onak, ikasi edo ikasitakoak erabiltzeko parada, lagun/ikaskide artean igarotako denbora guztia, eta, azken finean, euskararen inguruan, eraikitako gune berezi bat, euskaraz bizitzeko aukera emango diguna, alegia.

Mila esker ikasle guztioi guregana hurbildu eta guregan jarri duzuen konfiantzagatik. Zuen eskertza ere modu desberdinetan jaso dugu eta, begira, begira hauxe… 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.