0

25. urteurrena: Oroimenaren Liburua

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/12 in Sailkatugabeak |

Beasaingo Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko, 2012. urtean zehar programazio berezi bat antolatu dugu, hainbat ekitaldi, hitzaldi edota irteera bereziz osatutakoa.

Horrekin guztiarekin batera, gure 25. urteurrenaren ardatz gisa edo Oroimenaren Liburua jarri dugu Euskaltegiko sarreran.

Zer da Oroimenaren Liburua? Bada, liburu handi bat da, eta, bertan, euskaltegitik pasatu diren ikasle, irakasle, langile edota edozein herritar eta eragilek bere zorion mezuak, gogoetak, bertsoak, marrazkiak, argazkiak etab. utz ditzake.

Liburuan idatzitako guztia gure oroimenean jasoko dugu eta gure ondarearen parte bat izango da etorkizunean.

Beraz, gonbidatuta zaudete denok Beasaingo Udal Euskaltegiko Oroimenaren Liburuan zuen testigantza uztera.

Animatu eta parte hartu!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.