0

Udal Euskaltegiko mintzalagunak Txindokira gauez

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/22 in Sailkatugabeak |

Udal Euskaltegiko mintzalagun talde batek, 25. urteurrenarekin lotuta, ideia original bat izan du: uztailaren 6an, ilargi betea dela aprobetxatuz, Txindokira gauez igo, lasai-lasai, eta bertatik egunsentia ikustea. Ekimen horretan interesatuta zaudeten guztiok uztailaren 5erako, beranduenez, Olatzekin harremanetan jarri 685757903 telefonora deituta, eta xehetasunen berri emango dizue. Anima zaitezte!!!

0

Getariako txangoa

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/19 in Sailkatugabeak |

Joan den larunbatean Getariara joan ginen egun pasa Udal Euskaltegiko irakasle, ikasle eta mintzalagunok. Goizean, Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatu genuen eta, bertan, txakolina egiteko jarraitzen den prozesuaren berri izan genuen: kupelak ikusi, azalpenak entzun eta mahastiak ere ikusi egin genituen. Bisitaren bukaeran txakolina dastatzeko aukera izan genuen.       Urtean zehar gurekin borondatez lanean […]

0

Mezu berriak Oroimenaren Liburuan

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/13 in Sailkatugabeak |

Poliki-poliki ari zarete animatzen eta zuen mezuak utzi dituzue dagoeneko gure Oroimenaren Liburuan. Mila esker denoi. Gaur ikasturte amaiera bihar izanda, ikasle batek 25. urteurreneko tarta eder bat prestatu du etxean eta ekarri du euskaltegira. Goxo-goxoa benetan!.

0

2011-2012 ikasturtea amaitzear

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/13 in Sailkatugabeak |

Gure euskaltegian 2011-2012 ikasturtean amaitzen ari da. Poliki-poliki, udaren usainean, ebaluaketak egin, azkeneko azalpen eta aholkuak eman/jaso, hurrengo urterako proposamen eta asmoak elkartrukatu eta, nola ez, ospakizun txiki eta xumeak ari gara egiten, hondarraren eran, behatz artean ihesi doakigun ikasturteari agur esateko. Atzean geratuko dira une onak eta ez hain onak, ikasi edo ikasitakoak erabiltzeko […]

0

25. urteurrena: Oroimenaren Liburua

Posted by udaleuskaltegia on 2012/06/12 in Sailkatugabeak |

Beasaingo Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko, 2012. urtean zehar programazio berezi bat antolatu dugu, hainbat ekitaldi, hitzaldi edota irteera bereziz osatutakoa. Horrekin guztiarekin batera, gure 25. urteurrenaren ardatz gisa edo Oroimenaren Liburua jarri dugu Euskaltegiko sarreran. Zer da Oroimenaren Liburua? Bada, liburu handi bat da, eta, bertan, euskaltegitik pasatu diren ikasle, irakasle, langile edota edozein […]

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.