0

Zientziatik zientzi@ra? Baditugu dagoeneko irabazleak!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/08 in Zientziatik zientzi@ra? |

Zientziatik zientzi@ra? lehiaketa amaituta, atzo egindako zozketan, Beatriz Sanchez (Udal Euskaltegiko ikaslea) eta Lourdes Martin (Euskaltegitik kanpoko parte hartzailea) suertatu dira irabazle. ZORIONAK!!! biei.

Gaur, Martxoak 8, goizeko 11:00etan sari ematea izango da Udal Euskaltegian. Hori aprobetxatuz, tarte atsegin bat hartuko dugu irabazle eta parte hartzaileekin egoteko, eta, aldi berean, Emakumearen Eguna ospatzeko. Gure artean, Parte hartzea, Berdintasuna, Migrazioa eta Hezkuntza Batzordeko buru den Zezilia Herrador izango dugu, euskaltegira sariak ematera hurbilduko baita.

Bestalde, esan behar dugu galderen erantzun zuzenak hauek direla:

1. Galdera: Marie Curie

2. Galdera: Karmele Llano

3. Galdera: Esther Rebato

4. Galdera: Josephine Cochrane

5. Galdera: Izaro Perez Urzelai

6. Galdera: Rita Levi-Montalcini

Parte hartzaile guztiak fin-fin ibili dira galderak erantzuterakoan eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu denei parte hartzeagatik. Halaber, Beasaingo Udaleko Kultura eta Euskara saileko teknikariei, Bibliotekakoari eta Lemniskata zientzia elkarteko kide den Pako Elorzari ere eskertu nahi diegu lehiaketaren antolaketan emandako laguntza, eta, nola ez, Udal Euskaltegiko langile taldeak izandako inplikazioa, horiek gabe ezinezkoa izango baitzen hain xume baina hain konplexu den ekitaldi hori antolatu izana.

Hurrengora arte!!!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.