0

HABEko azterketetarako matrikulatzeko epea zabalik

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/23 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 22tik 29ra bitartean zabalik dago HABEko azterketetarako matrikulatzeko epea. Matrikula internet bidez egin behar da. Hala ere, arazorik izanez gero, jarri Udal Euskaltegiko idazkaritzarekin harremanetan.

0

Martxoaren 22an Zeraingo Oiharte sagardotegira goaz afaltzera.

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/15 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 22an Zeraingo Oiharte sagardotegira goaz afaltzera (30€ inguru). Autobus zerbitzua izango da joan eta etortzeko. Udal Euskaltegian antolatzen ditugun kanpo ekintza guztietan bezala, Ikasleek, mintzalagunek, eta, herritar guztiek har dezakete parte. Beraz, anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!!! (martxoaren 20ra arte). Ederki pasatuko dugu euskaraz hitz eginez eta giro ederrean!!! 

0

Zientziatik zientzi@ra? Baditugu dagoeneko irabazleak!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/08 in Zientziatik zientzi@ra? |

Zientziatik zientzi@ra? lehiaketa amaituta, atzo egindako zozketan, Beatriz Sanchez (Udal Euskaltegiko ikaslea) eta Lourdes Martin (Euskaltegitik kanpoko parte hartzailea) suertatu dira irabazle. ZORIONAK!!! biei. Gaur, Martxoak 8, goizeko 11:00etan sari ematea izango da Udal Euskaltegian. Hori aprobetxatuz, tarte atsegin bat hartuko dugu irabazle eta parte hartzaileekin egoteko, eta, aldi berean, Emakumearen Eguna ospatzeko. Gure artean, Parte hartzea, […]

0

Zientziatik zientzi@ra? Zozketa

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/06 in Sailkatugabeak |

Bihar, martxoak 7, gure lehiaketan parte hartu duten guztien artean zozketa egingo dugu. Beraz, oraindik parte hartzeko asmorik bazenute, erne ibili, denbora gutxi geratzen da eta!

0

Zientziatik zientzi@ra? Azken galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/05 in Zientziatik zientzi@ra? |

 Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: 1929. urtera arte, legamiari alergia zion arren, okindegi batean lan egin zuen bere ikasketak ordaintzeko. Bigarren mundu gerran, bere etxeko logelan laborategi genetiko bat egin zuen, eta, bertan, oilasko enbrioien nerbio zuntzak aztertzen zituen.  Fisiologia edo Medikuntza Nobel saria jaso zuen 1986. urtean. 10 emakumek bakarrik lortu dute […]

0

Zientziatik zientzi@ra?: 5.galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/05 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak:  Beasainen jaioa da.  EHUko biokimikaria da.  Minbiziaren inguruko ikerkuntzan ari da lanean, heste lodiaren minbiziaren diagnostiko goiztiarra lortzeko helburuarekin.                                                              NOR DA?

0

Aurkezpen ekitaldia Igartza jauregian

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/01 in Sailkatugabeak |

Gaur 19:00etan, Igartza jauregian, XIII. Igartza literatura-sorkuntzarako bekan saritutako Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” liburuen aurkezpen ekitaldia izango da.  Aurkezpenean, besteak beste, egileak eta argitaletxeko arduradunak liburuaren berri emango dute eta bertaratuei ale bana emango zaie.

1

Zientziatik zientzi@ra? 4. galdera

Posted by udaleuskaltegia on 2012/03/01 in Zientziatik zientzi@ra? |

Hona hemen gaurko pertsonaia asmatzeko hiru pistak: Estatu Batuetakoa zen: Ohion jaio eta Illinoisen hil zen 1913an. “Neuk asmatuko dut, beste inork asmatzen ez badu” esaldi famatua esan zuen 1886an. Ontzi-garbigailua asmatu eta bere konpainia sortu zuen. Nor da?

Copyright © 2012-2017 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.