0

Maiatzaren 25ean HABEko azterketak: Idazmen probak

Posted by udaleuskaltegia on 2013/05/22 in Sailkatugabeak |

    Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean HABEko azterketako idazmen probak egingo dira EAEko hiru hiriburuetan. Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasleok Donostian egingo dituzue probak, goizez edo arratsaldez, mailaren arabera. Informazio edo xehetasun gehiago jasotzeko, sartu ondorengo web orrian:

                             http://www.habe.euskadi.net

    Zorte on!!!azterketak2

 

0

Hitzaldi interesgarria Beasaingo Udal Euskaltegian: Hirigintza, ahatetxo itsusia

Posted by udaleuskaltegia on 2013/05/22 in Sailkatugabeak |

    Maiatzaren 29an, goizeko 09:30ean, hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izango da Beasaingo Udal Euskaltegian. Egun horretan, Ipark Arkitektura+ hirigintza enpresako Iñigo Imaz Murgiondo eta Eneko Plazaola Arretxe izango dira gure artean eta arkitektura mundua guregana hurbiltzen eta ezagutarazten saiatuko dira.

    Dakizuenez, Iñigo Imaz Murgiondok eta Eneko Plazaola Arretxek International Property Awards Europako sari garrantzitsua jaso berri dute, Eder Altzariak establezimenduan egindako proiektu berritzaileari esker.

   Beraz, hitzordua jaso zuen agendan, gozatuko duzue eta…

Hirigintza

0

Maiatzaren 4an kantaldi berezia Gernika Pasealekuko frontoian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Urtero bezala, Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunok Udal Musika Eskolak antolatzen duen kantaldian parte hartuko dugu.

Gurekin batera, parte hartu nahi duzuen herritar guztiok ere gonbidatuta zaudete.

Aurtengoa 11. ekitaldia da eta maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Gernika Pasealekuko frontoian.

Euskaltegiari dagozkion kantak hauek dira.

http://www.youtube.com/watch?v=jKlpDT0t0CUhttp://www.youtube.com/watch?v=KcXC70Komxo

ANIMATU ederki pasatuko dugu eta!!!

 

   

0

HABEko azterketak

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/29 in Sailkatugabeak |

Maiatzaren 3tik 10era bitartean, Udal Euskaltegiko ikasturte honetako zein 2012ko udako ikastaroan ibilitako ikasleek HABEko azterketetarako matrikula egiteko aukera izango dute. Horretarako, HABEko web orrian sartu (http://www.habe.euskadi.net) edo gurekin harremanetan jarri. Tel.: 943028100. e-posta: euskaltegia@beasain.net.

                                                              EGA azterketak

0

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategian Ander Arreserekin

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/23 in Sailkatugabeak |

Joan den larunbatean, 26 lagunez osatutako talde bat Murumendira igo ginen Ander Arreserekin, Burdin Aroko Aztarnategia ikusi eta mendiko ibilaldi ederra egiteko asmoz.

Eguraldi ederra izan genuen eta ibilaldian zehar azalpen ugari eta interesgarriak jaso genituen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA   

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

0

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunak Zeraingo Oiharte sagardotegian

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/23 in Sailkatugabeak |

Aste Santu aurretik ikasle, irakasle eta mintzalagun talde bat Zeraingo Oiharte sagardotegian afaltzera joan ginen. Giro ederrean aritu ginen kontu kontari eta, hona hemen gau hartako testigantza:

 

2013_0323_000401  2013_0323_000401  2013_0322_225255

 

2013_0323_000315  2013_0322_225357  2013_0323_001226

0

Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira txangoa

Posted by udaleuskaltegia on 2013/04/10 in Sailkatugabeak |

Bukatu dira Aste Santuko oporrak eta berriro gara bueltan Beasaingo Udal Euskaltegian.

Ohiko klaseez gain, hainbat ekitaldi edota kanpoko ekintza antolatu ohi ditugu ikasturtean zehar, eta, oraingo honetan, Beasaingo ondarea ezagutzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, Murumendiko Burdin Aroko Aztarnategira bisitatzeko txango bat antolatu dugu, eta, bisita horretan Suhar Arkeologia Taldeko Ander Arreseren gidaritza izango dugu. 

Beraz, ez galdu aukera hau eta anima zaitez. Euskara praktikatzea ere bada txango honen helburuetako bat, eta, zuen inguruko norbait ere (senar-emazte, seme-alaba edo lagunen bat) ekarri nahi baduzu, ekarri lasai, denon artean goiz pasa ederra egingo dugu eta!!! Murumendi

 

0

Gero arte eta ondo pasa!!!

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/22 in Sailkatugabeak |

 

Gaur, martxoak 22, amaiera emango diogu ikasturte honetako bigarren hiruhilekoari, eta, horrekin batera, Zeraingo Oiharte sagardotegian bilduko gara upelen inguruan. Bi astez oporrak emango dizkizuegu, Aste Santuaz gozatu eta, ondoren, inda…rberrituta eta gogoz etorriko zaretelakoan. Apirilaren 8an azken hiruhilekoari helduko diogu. Opor hauetan gure aholku bakarra hauxe da: erne ibili eta euskaraz bizitzeko aukera guztiak aprobetxatu, eta, batez ere, aukera horietan guztietan gozatu eta ondo pasatu!!! Gero arte…
 
happy people

0

Ostiralean sagardotegira

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/20 in Sailkatugabeak |

Ostiralean (martxoaren 22an), Zeraingo Oiharte sagardotegira joango garenok Beasaingo tren geltoki ondoan elkartuko gara, arratsaldeko 20:15ean. Itzultzeko, berriz, gaueko 24:00etan sagardotegi ondoan.

Ez ahaztu!

Elefantea_gogoratuz

 

0

Zeraingo Oiharte sagardotegian afaria Udal Euskaltegiarekin

Posted by udaleuskaltegia on 2013/03/18 in Sailkatugabeak |

Martxoaren 22an Zeraingo Oiharte sagardotegira goaz afaltzera (30€ inguru). Autobus zerbitzua izango da joan eta etortzeko. Udal Euskaltegian antolatzen ditugun kanpo ekintza guztietan bezala, Ikasleek, mintzalagunek, eta, herritar guztiek har dezakete parte. Beraz, anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!!! (martxoaren 20ra arte). Ederki pasatuko dugu euskaraz hitz eginez eta giro ederrean!!! Oiharte

 

Copyright © 2012-2013 Beasaingo Udal Euskaltegia All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.2, from BuyNowShop.com.